Mendizabalera Bisita

Domekan (hilak 17) igo ginan Mendizabalera. Animalixak ikusi, jan ederra egin eta txerrien gaixan inguruko hizketalditxua be.

 

Taldea

Taldea

Kortatik korta

Kortatik korta

_IGP2571 _IGP2582 _IGP2588 _IGP2591 _IGP2594 _IGP2598 _IGP2592

Advertisements

Bidetxior: aurkezpena, abenduak 12

Abenduak 12, eguaztena, 19:00etan, Soraluzeko Zinean

Bidetxiorren funtzionamenduaren eta helburuen inguruan berba egingo dugu eta horren ostean kontsumitzen ditugun produktuen kata txiki bat ere egingo dugu. Aurkezpena irekia da eta taldearen inguruan gehiago jakin nahi duen edozein herritarrek parte hartu dezake bertan.

Bidetxior Aurkezpena Kartela 3

Bidetxior Aurkezpena Kartela 3

Ekolapiko Proiektuari buruzko hitzaldia, azaroak 6

Azaoaren 6an, martitzenean, 19etan Hitzaldia Soraluzen, Zine-Aretoan:

Ekolapiko jan-gela autogestionatuak. Bidetxior Taldeak antolatua.

Ekolapiko proiektua elikadura ekologiko eta osasuntsua eskoletako jangeletan txertatzeko proiektua da. Lehenik eta behin gure helburua, elikadurak gure gizartean eta gorputzean suposatzen duenaz jabetzea da; Elikagaiak lurrean eta animalietan ekoizten direnetik, gure platerera iristen diren arte.

Adibide bat Larrabetzuko sukalde Autogestionatua izango litzateke. Bertako produktuak, bertako sukaldea eta zuzenian kontratatutako langileak izan arren, gurasoek ez dute cateringa baino garestiago ordaintzen.

GARAIAN GARAIKO ELIKADURA- MENU OREKATUA ETA OSASUNTSUA- BERTAKO NEKAZARITZA EKOLOGIKOA.